XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osorik aldatu dut hona, dena harira ez badator ere (Euskaldunak zuen Salbatorek batez ere gogoan), dena jakingarria bait da, Salbatore Mitxelenak zer zerizkion Orixeri buruz; eta egun nekez eskura daitekeen liburu batetan dagoelako guzti hori.

Mitxelena biek nabarmendu digute Orixeren eta Unamunoren antza beren Jainko-zaletasun arras diferenteetan.

Beharbada seinalagarria da hori, egungo irakurlearentzat.

Litekeena bait genuke, norbaiten bidea Orixegana, Unamuno barna pasatzea.

Eta orain, alderapena utzirik, Orixerekin soil joango gara.

Jainkoa da Orixeren bai helburu eta bai gai nagusi.

Barne muinetan, Sarreran, hala zioen berak: .

Orixeren obra guztiak egiztatzen duen asmoa.

Hori horrela, Orixeren poesia horrelaxe hartu behar da.

Gerra Haundi bien artean frantsesek Peguy eta Claudel-engan dutena, espainolek Unamunogan dutena, guk Orixegan daukagu.

Hortik ibiltzeak sortzen zizkion problemak, poesia egitekoan, poesia lantzekoan, bere-bereak izango ditu.

Orixek ez zeukan beste hesparru batetan landutako hizkuntzaz baliatzerik.

Bere poesiarako hizkuntza sortu beharra zuen.

Eta euskal erlijiozko poesian nekez gain hartuko dio inork.

Beti nahiko fededun kartsu agertu bazen, gerra ondorenean are kartsuago eta are agertuago zitzaigun.

Badirudi gerra ondokoan ez zuela beste grinarik, erlijiozko obra bikain bat, bere lanaren erpina, chef d oeuvre bat, burutzea baino.

egin nahita ekin zion 1950/54 artean Kiton arrebarekin edo Argi Erri lanari.

Lehenago, eta asmoon berri jakinez noski, Zaitegik ere hala agertzen zuen, Euskaldunak poemaz ihardun ostean: .